Abian Kultur Elkartea

Legion Condorrek eragindako Gernikaren suntsipena-36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina

Advertisements

Legion Condorrek eragindako Gernikaren suntsipena-36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina

Esposaketa Abianeko beheko aretoan ikusgai Azaroaren 1etik 17ra

Lau Haizeetara Gogoan eta Baskale Elkarte kolektiboek sortu eta Gernikako Kultur Etxea, Gernika Batzordea, Durango 1936 Kultur Elkartea eta Sare Antifaxista kolektiboen laguntza izan du.

Antolatzaileen hitzak:

“Militarismo naziaren biktimen omenez 2012an, Alemanian, esku artean duzun lana ezagutu genuenean eta Euskal Herrian kaleratzea proposatu zigutenean, geure buruari galdetu genion ea merezi zuen 36ko gerraren, Condor Legioaren eta Gernikaren suntsipenaren historiari buruzko beste lan bat egitea.

Izan ere, historia honen parte batzuk ezagutzen ditugu, baina oraindik badaude hutsune asko ere. Esate baterako, inork gutxik ezagutzen du militar alemaniarrek indar kolonial
espainolari emandako laguntza Rifeko gudaren azken momentuetan.

Hau guztia airetik Bizkaiko herriak suntsitu baino 20 urte lehenago gertatu zen. Urte haietako suntsipenak ez ezik, museo eta omenaldietan orduko kriminalek eta haien
ondorengoek historia nola azaltzen duten ere erakutsi nahi dugu. Gaur egun Gernikan,
Durangon edo Otxandion gertatu ziren bezalako suntsipenak ari dira gauzatzen munduan,
beste kriminal batzuek eraginda.

Argitalpen honen, eta osatzen duen erakusketaren, itzulpena eginez hutsune historiko hauek betetzea izan da gure asmoa. Uste dugu merezi izan duela. Sentitzen dugu azaleko izenburuaren zinismoa (“…Luftwaffe-ren erabateko arrakasta”), baina horrelakoa zen hizkera nazia. Gertatutako guztia ez zen izan, inondik inora, gaur egun “albo kalteak” legez ezagutzen duguna, helburu zehatz baten lorpenaren ondorio baizik. ”

Lau Haizeetara Gogoan

Azaroaren 7an,

Erakusketaren hitzaldia, Bonbardaketa hurbiletik bizitako pertsonekin solasaldia eta 20’tako dokumentala

Ordua: 19.00

Advertisements

Advertisements